gordetzen du hainbat ibai, gure eraikinek ere izkina zoragarri asko dituzte eta gure kaleetara ateratzean ezin luze ibili lagun bat edo beste aurkitu gabe. Bistan dagoena baino gehiago dago beti. Hitz hauen azpian ere, hiriari proposatzen dizkiogun proiektuak daude. Eta proiektu hauen atzean, hiriarentzat amesten dugun etorkizuna. Jolas parke bat proposatzean, umeak elkarrekin jostatzeko aukera dago, eta hori egitean nagusiok ere elkartzeko parada, esperientziak partekatzeko, Arabatran eta Azkar bus proposatzen dugunean ingurumenaren zaintza dugu buruan, Kafe Antzokian gure hizkuntza- rentzat arnasgunea eta euskal kulturari babesa, eta Emakumeen Etxean berdin- tasuna indartzeko gogoa. Gasteizko lur azpian ikusten ez ditugun errekak dauden moduan, hirian ere bi errealitate ditugu, lan egiten dutenena eta non lan egin ez dutenena, osasuntsu daudenena eta gaixorik daudenena, adin nagusikoen errealitatea eta haurrena… Denok dugu barruan uhola dakarren ibai estali bat. Ez badira beldurrak, damuak dira. Ez badira zalantzak, ezinak. Eta denok dugu besteen beharra, baita besteei zer eman ere. Hori da EH Bildu Gasteiz-ek proposatzen duena. Guztion beldurrak, damuak, zalantzak eta ezinak hartzea, eta egiak, aukerak, ideiak eta ilusioak sortzea, auzolanean. Hau da gure erronka, guztion erronka. Etorkizunari batera begiratzea, lur gainean eta lur azpian dagoenari, eta hiria eraldatzea, Gasteiz izan daitekeen hiria, batera sortuz, itxaropenak eta ametsak errealitate bihurtuz. Hiri bat etor daitekeen edozein uholdetarako aterpea izango dena, badakiena lur azpitik doazen errekek hain beharrezkoa den ura ekartzen digutela. Garai batean ibaia zen hemen baldosak eta bankuak dauden tokian. Dozena bat ibai baino gehiago daude hiriaren azpian, zaharrenei kasu eginez gero. Denok dugu barruan uhola dakarren ibai estali bat. Ez badira beldurrak, damuak dira. Ez badira zalantzak, ezinak. Kirmen Uribe 2 Aurrera begira